Premier League International Cuperako deialdia (2. J)

Premier League International Cuperako deialdia (2. J)

Athleticek 18 jokalari eramango ditu Ingalaterrara asteazken honetan Evertonen aurka jokatzeko

Athletic Clubek asteazken honetan jokatuko du Premier League International Cupeko bigarren jardunaldia, 21 urtez azpiko futbolariekin (2002ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak) jokatzeko diseinatutako lehiaketa, nahiz eta partida bakoitzean adin handiagoko hiru atezain gehiago erabili daitezkeen. Carlos Gurpeguik zuzentzen duen taldeak Evertonen aurka jokatuko du 20:00etan Walton Hall Parken.

Honako hau da 18 jokalarik osatzen duten deialdia: Oier Gastesi, Eric Gamen, Erlantz Palacin, Miguel Barandalla, Aimar Duñabeitia, Ander Fernandez, Alejandro Rego, Junior Bita, Peio Canales, Javier Sola, Luis Bilbao, Aingeru Olabarrieta, Iker Varela, Elijah Gift, Quicala Bari, Ibai Asenjo, Iñigo Lopez eta Asier Hierro.