
Deskargatu Athletic Club - Valencia CF partidako buletina
Deskargatu Athletic Club - Valencia CF partidako buletina
Igande honetan (18:30ean) San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports 2023-24 denboraldiko 11. jardunaldiko neurketaren aurreko argitalpen digitalaz gozatu
LaLigako hamaikagarren jardunaldia jokatuko da Katedralean. Athletic Clubek ValenciaCF hartuko du igandean (18:30ean) bere emaitza onei eusteko helburuarekin.
Klikatu hemen buletina deskargatzeko
Jardunaldi honetako argitalpenaren protagonistak, besteak beste, Gorka Guruzeta, denboraldi honetan San Mamesen gol gehien sartu dituen lehoia, Gorostiza eta Mundori buruzko erreportaje bat, Athletic Cluben zein valentziako taldean elkarrekin jokatu zutenak, lehoiek U.E. Rubiren aurka Kopan egingo duten debuta, eta datorren asteartean, urriaren 31n, egingo den Batzar Nagusiaren atarikoak dira.
Euskarri digitaletara egokitutako formatuak estekak eta bideoak txertatzen ditu, informazioak osatzeko.