"San Mamesen gure estiloa ezartzen jarraitu nahi dugu"

"San Mamesen gure estiloa ezartzen jarraitu nahi dugu"

"Partidei ondo ekiten dioten eta atzean utzi nahi dugun Valenciaren aurka" etxean puntuak batzek jarraitzea espero du Valverdek

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du igandean, 18:30etik aurrera, San Mamesen lehoiek eta Valenciak jokatuko duten partidaren atarian: "Gure antza handia duen arerio baten aurkako neurketa da. Iaz esperientzia zaila izan zuten, baina lezioa ikasi dute. Partidak ondo hasten dituen taldea da, gogo biziz jokatzen duena. Aldea handitu nahi dugu beraiengan, sailkapenean aurrera egiten jarraituz eta gure estiloa ezartzen saiatu behar gara gu hemen San Mamesen".

Denboraldi honetako sentsazioei dagokienez, teknikari zuri-gorria baikor agertu da: "Atearen aurrean erabaki hobeak hartzen ditugu orain. Taldeak ere sufritzen jakin du eta alde horretatik konfiantzaz gaude. Igandero, puntuengatik borrokatu behar dugu eta irmo jarraitu".