2023ko Ohiko Batzar Nagusia eratu da

2023ko Ohiko Batzar Nagusia eratu da

Euskalduna Jauregian eta modu telematikoan 502 bazkide konpromisario bertaratuta, eguneko gai-zerrenda garatzen hasi da

2023ko urriaren 31n, 19:15ean, Athletic Clubeko Ohiko Batzar Nagusia bigarren deialdian behar bezala eratu da, Estatutu Sozialen 28. artikuluak agindu bezala, Euskalduna Jauregian zein modu telematikoaren bidez 502 bazkide konpromisario bertaratuta.

Klubeko Zuzendaritza Batzordeko kide guztiek osatzen dute Batzar Nagusiko mahaia, eta Batzar Nagusiko presidente eta idazkari gisa jarduten dute Zuzendaritza Batzordean ere hala diren Jon Uriarte jauna eta Jon Salinas jauna. Azken honi dagokio, presidenteak hala eskatuta, Batzarra zuzentzea.

Gai-zerrendako puntuak honako hauek izango dira:

  • Lehenengoa: Aurreko ekitaldi ekonomikoaren Urteko Kontuak aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
  • Bigarrena: Zuzendaritza-Batzordeak aurreko ekitaldi ekonomikoan egindako kudeaketa aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
  • Hirugarrena: Futbol Profesionaleko Liga Nazionalak baliozkotutako aurrekontua aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
  • Laugarrena: San Mames Estadioko 111. bloketik 118.era eta 125. bloketik 104.era arteko kuota sozialak parekatzeko proposamena aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
  • Bosgarrena: Erreferendumen, galdeketen eta partaidetza-prozesuen Erregelamendu Proiektua aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
  • Seigarrena: Kirol-esparruetara sartzeko eta bertan egoteko eta abonatuen Erregelamendu Proiektua aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
  • Zazpigarrena: Diziplina-erregelamenduaren Proiektua aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
  • Zortzigarrena: Kontratazio-erregelamenduaren Proiektua aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
  • Bederatzigarrena: Estatutuetako 23.3 artikuluaren arabera Konpromisarioen Batzarrerako deia egin ondoren aurkezten diren bazkideen proposamenak aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
  • Hamargarrena: Galde-eskeak.