Ohiko Batzar Orokorra Euskalduna Jauregian

Ohiko Batzar Orokorra Euskalduna Jauregian

Athletic Clubek gaur arratsaldean ospatuko du, 19:00etan lehenengo deialdian, 2023ko bazkide konpromisarioen bilera

Athletic Clubek gaur arratsaldean ospatuko du Bilboko Euskalduna Jauregian 2023ko Ohiko Batzar Nagusia bere bazkide konpromisarioekin, 19:00etatik aurrera (lehenengo deialdian) eta, quorumik ez badago, 19:15ean (bigarren deialdian). Hitzorduak gai-zerrendako hamar puntu izango ditu, horietatik zortzi bozkatu egingo dira eta bazkide konpromisarioek aurrez aurre eta telematikoki parte hartuko dute.

Aurrez aurreko bozketak aginte elektroniko baten bidez egingo dira. Konpromisarioei bozketa-sistemari buruz bidalitako informazioaz gain, bertaratutakoek gailua erabiltzeko era guztietako laguntza jasoko dute aretoan. Bide telematikorako akreditatuek telefono-zenbakiekin ere laguntza izango dute, gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko.

Euskalduna Jauregira bertaratuko diren konpromisarioek Klubak posta elektronikoz bidalitako Bertaratze Txartel Elektronikoarekin egin beharko dute. Txartel hori Bazkideen Txokoan ere deskargatu ahal izango dute, baita San Mameseko Bazkideen Arretarako Bulegoan eskuratu ere. Txartelak QR kodea dauka eta inprimatuta zein mugikorrean eraman ahal izango da. Txartel honek, bazkidearen NAN-arekin, pasaportearekin edo gidabaimenarekin batera, aretora sartzeko balioko du. 

Aurreko urteko Kontuez eta Kudeaketaz gain, 2023/24 denboraldirako LaLigak baliozkotutako aurrekontua bozkatuko da. Ondoren, San Mames zelaiko 111. bloketik 118.era eta 125. bloketik 104.era arteko kuota sozialak parekatzeko proposamena bozkatuko da. Azkenik, lau Erregelamendu-Proiektu bozkatuko dira:

  • Erreferendumen, kontsulten eta partaidetza-prozesuen erregelamendu-proiektua.
  • Abonatuen eta kirol-esparruetan sartzeko eta egoteko araudiaren proiektua.
  • Diziplina-araudiaren proiektua.
  • Kontratazioari buruzko erregelamendu-proiektua.