Batzarrak gai-zerrendako puntu guztiak onartu ditu

Batzarrak gai-zerrendako puntu guztiak onartu ditu

Bazkide konpromisarioek baietza ematen diete Batzarrean bozkatu diren zortzi puntuei

Bazkide konpromisarioek bozkatu beharreko gai-zerrendako zortzi puntuak onartu dituzte 2023ko Ohiko Batzar Nagusian. Euskalduna Jauregian bildutakoek eta modu telematikoan parte hartu dutenek baiezkoa eman diote, hurrenkera honetan, 2022/23ko Zuzendaritza Batzordearen kudeaketari, 2022/23 Kontuen Itxierari, LNFPk baliozkotutako aurrekontuari (2023/24 denboraldirako), erreferendumen, kontsulten eta partaidetza-prozesuen erregelamendu-proiektuari, abonatuen eta kirol-esparruetan sartzeko eta egoteko erregelamenduaren proiektuari, diziplina-erregelamenduaren proiektuari eta kontratazio-erregelamenduaren proiektuari.