Jon Uriarte: "Gizarte masaren babesa izaten jarraitzen dugu"

Jon Uriarte: "Gizarte masaren babesa izaten jarraitzen dugu"

Athletic Clubeko presidenteak komunikabideen galderei erantzun die Batzarrean bozkatu beharreko zortzi puntuak onartuak izan eta gero

Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak komunikabideen galderei erantzun die bazkide konpromisarioen Batzar Nagusiaren ostean. Bertan, bozketara aurkeztu diren Gai Zerrendako puntu guztiak onartu dira. "Pozik gaude Athleticen masa sozialaren babesa dugulako", adierazi du Uriartek.

Zortzi ordu baino gehiagoko batzarraren ostean, Athletic Clubeko presidenteak bozketetan hautemandako abstentzioa deitoratu du: "Irauli egin nahiko genukeen zerbait da. Agian eragina izan du biharkoa jaieguna dela eta bilerak luze iraun duela, eta horrek alde egiten zuten bazkideen etengabeko tanta-jarioa eragin du. Kontuan edukiko dugu hurrengoetarako".