Athleticek debuta egingo du Kopan Los Carmenesen Granada CF-ren aurka

Athleticek debuta egingo du Kopan Los Carmenesen Granada CF-ren aurka

Lehoiek Andaluziako taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak partida bakarrera eta lehen kanporaketa gainditzeko helburuarekin

Erreginaren Koparen txanda bihar osteguna izango da 20:00etatik aurrera (Teledeporte) eszenatoki ezin hobean. Los Carmenes estadioan jokatuko da Granada CF eta Athletic Cluben arteko hirugarren kanporaketako neurketa. Andaluziarrak eta euskaldunak indarrak neurtuko dituzte Bilbon hain gustukoa den txapelketa honetan. Joan den denboraldian, Iraia Iturregi aulkian buru izan zuen taldeak finalerdira iristea lortu zuen, non Atletico de Madridek final handian gainditu zuen Real Madridek kanporatua izan zen. Aurten finalerdiak partida bikoitzera izango dira eta horrela azken edizioetako Lauko Finalaren formatua amaituko da.

Duela bi hilabete Athleticek ligako lehen arerio izan behar zuen Granada, baina partida atzeratu egin zen jokalarien grebaren ondorioz. Beraz, maila bereko talde bat izango du aurrean. Joan den urriaren 4an andaluziarrek Lezama bisitatu zuten Liga F-ra igo berri. Hamarkada bat zeramatzaten granadarrek Lehen Mailan lehiatu gabe. Lezamako norgehiagoka 1-0 amaitu zen eta horrek argi eta garbi utzi zuen David Aznarrek zuzentzen duen taldearen garaipena sufritua izan zela. Hortaz, Granada CF ez da aurkari erraza izango, nahiz eta igo berria izan.

Gainera, Athletic Hegoaldera abiatuko da garaipena etxetik urrun dastatu ahal izateko asmoz. Oraindik ez du lortu ligan, horretarako merituak egin dituen arren. Granada CF-k ez du lehen jardunalditik punturik batu eta jaitsiera postuetan dago. Baina Erreginaren Kopan sailkapenak ez dira kontuan hartzen. Banan-banan, txanda bakoitzak bizirik daudenak seinalatuko ditu. Zuri-gorriek urdinez jantziko dute inoiz jokatu ez duten Los Carmenes futbol zelaian, eta final-zortzirenetan sartzea eta etxetik kanpo garaipenaz gozatzea izango dute helburu. Egitasmo hau lortzen badute, denbora gutxi izango dute ospatzeko, 24 ordu eskas izango baitituzte hurrengo norgehiagoka prestatzeko. Igandean, 18:30ean, iragan denboraldian 25ekin txapelketako golegile nagusia izan zen Kundananji buru duen Madrid CFF taldearen aurka jokatuko dute Lezaman.