Deskargatu Athletic Club - Madrid CFF (Liga F, 8. J) partidaren buletina

Deskargatu Athletic Club - Madrid CFF (Liga F, 8. J) partidaren buletina

Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 8. jardunaldiko norgehiagokaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina

Kopako garaipenaren ondoren, Liga F txapelketa Lezamara itzuliko da. Lehoiek Madril CFF hartuko dute eta dagoeneko Athletic Clubek denboraldi honetan etxean jokatuko dituen partiden buletin digital berriaz goza dezakezu. Talde madrildarraren aurkako argitakpenak Ane Elexpururi, Granada CF-ren aurkako partidan golegile zuri-gorri bezala estreinatuko den jokalari gazteari, egindako elkarrizketa dakar. Horrez gain, David Aznarren taldeak Lezaman mantentzen ari den bolada onari buruzko erreportaje bat ere aurkituko duzu. Azkenik, norgehiagokari buruzko informazio estatistiko guztia dago eskuragarri (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak...).

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.

DESKARGATU BULETINA