.jpg)
Madrid CFF-k lehoiek Lezaman dute bolada ona proban jarriko du
Madrid CFF-k lehoiek Lezaman dute bolada ona proban jarriko du
Bihar, igandea, 18:30ean, Liga Lezamara itzuliko da eta Athleticek Madrid CFF taldea jasoko du, ostegunean Granada CF-ren aurka irabazi ondoren
24 ordu soilik izan dituzte Athletic Clubeko futbolariek Liga F-ko 8. jardunaldiko aurkarian pentsatzeko. Joan den ostegun gauean, taldeak Erreginaren Kopako final-zortzirenentzako txartela lortu zuen Los Cármenes zelaian Granda CF taldea 1-4 justizia osoz mendean hartu ondoren. Atzo, taldea gauez iritsi zen Lezamara, eta gaur arratsaldean osatuko du neurketa prestatzeko lan saio bakarra, bihar 18:30ean (DAZN-en bidez) Athletic-ek Madril CFF indartsu baten aurrean lehiatu baino lehen.
Madrilgo koadroa hirugarrena da sailkapenean, 15 punturekin, eta kontuan hartu beharreko aurkaria da. Aurreko denboraldian Racheal Kundananji izan zen taldeko goleatzaile nagusia, 25 gol sartu zituen orotara. Hain zuzen ere, Lezaman bi taldeek jokatutako azken partidan, aurrelariak hiru puntuak eskuratzeko bi gol egin zituen. Ikasturte honetan dagoeneko bost erdietsi ditu, eta ez da kasualitatea nazioartean errendimendu handiena izan duen aurrelarietako bat izatea. Baina Kundananji ez da bakarrik iritsiko. Madril CFF talde trinkoa eta oso lehiakorra da, jokalari talentudunak eta kategorian esperientzia handia dutenak. Chanda, Flor Bonsegundo, Lucía Pardo, Karen Araya, Cometti, Monica Hickman, Villafañe... Nazioarteko jokalari ugari dituen talde honek, David Aznarren taldeak Lezaman neurketak irabazteko duen gaitasuna proban jarriko du.
Talde zuri-gorriari dagokionez, Nahikari baja izango den arren, David Aznarrek Villarreal CF taldearen aurka min hartu zuen Marta Sanadri aurrelaria berreskuratuko du. Bihar lehoiek izango duten helburua Lezamako olatu aparrean jarraitzea izango da; izan ere, bertan jokatutako hiru norgehiagokek amaiera bera izan dute: etxeko taldearen garaipena. Granadan irabazi ostean, nahiz eta Kopan izan, taldeak etxetik kanpo hiru puntuak lortzearen arantza kendu ahal izan zuen, eta atseden gutxirekin bada ere, mentalki indartsu egongo da Championseko postuen borrokan izango den taldeetako baten aurka lehiatzeko. Partida oso erakargarria eta erritmo handikoa da bihar Lezaman espero dena.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Madrid CFF


