Herri Krosa San Mamesen, iruditan
Herri Krosa San Mamesen, iruditan
Athletic Cluben ereserkiak harrera egin die Katedraleko belarra zeharkatu duten 10.000 parte-hartzaileei
San Mamesek Bilboko Herri Krosaren 34. edizioko unerik bereziena jaso zuen. 5. kilometroan, 125. urteurrena ospatzeko kamiseta zeramaten korrikalarien olatu handi batek Katedrala zurigorriz margotu zuen.
Athleticen ereserkia lagun, San Mamesek 10.000 parte-hartzaile baino gehiago hartu zituen. Lehenago, atletek zelai barruko tunelak zeharkatu zituzten, autobusak jokalariekin sartzen diren toki beretik, eta bertan partida egunetan entzuten diren animo kantak entzun ziren. Oraingoan, baina, Katedralera hurbildutako milaka jarraitzaileen hitzordua atletismorekin zen.
Oroimenean gordetzeko goiza izan zen, bufandak eta Athleticen banderak eskutan hartuta, denontzat antolatutako lasterketa: marka pertsonala hobetzera irten zirenentzat zein familian eta lagun artean emozioz betetako goiz batez gozatzera irten zirenentzat ere.
Herri Krosaren ezaugarria den bezala, lasterkari guztiak izan ziren irabazleak eta euren garaikurra jaso zuten probako 10 kilometroak osatu ondoren. Lehiaketa ulertzeko modu desberdin bat da Herri Krosarena, helmuga ez ezik bidea ere saritzen duena. Kontzeptu horrek bat egiten du Athleticek futbola ulertzeko duen moduarekin.
Parte-hartzaileek, gainera, Athletic Cluben 125. urteurrena ospatzeko elastiko zuri-gorria eraman zuten extera. Altxor preziatua da, eta pozarren gordeko dute seguru San Mameseko berdegunean korrika egin zuten eguna gogoratzeko. Zorionak guztioi!