Premier International Cupeko Evertonen aurkako partidarako deialdia

Premier International Cupeko Evertonen aurkako partidarako deialdia

Carlos Gurpeguik 17 futbolari eramango ditu bihar bere garaian atzeratutako bigarren jardunaldiko neurketara

Athletic Clubek asteazken honetan ekingo dio Premier League International Cupeko bigarren jardunaldiari, 21 urtez azpiko futbolariekin (2002ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak) jokatzeko diseinatutako lehiaketa, nahiz eta partida bakoitzean adin handiagoko hiru atezain gehiago erabili daitezkeen. Carlos Gurpeguik zuzentzen duen taldeak, oraingoan Iraia Iturregi eta Iñigo Lizarralderen laguntzarekin, Evertonen aurka jokatuko du 20:00etan Walton Hall Parken. Norgehiagoka atzeratu egin zen bere garaian, Loiutik ezin izan baitzen irten espedizio zuri-gorria, haize zakarra zela eta.

Espedizioa bihar, asteartea, Manchesterrera joango da hegaldian, arratsaldean Liverpoolen entrenatuko da eta ondoren Goodison Parkera joango da Ingalaterra eta Ipar Irlandaren arteko Europako 21 urtez azpiko selekzioen neurketara.

Honako hau da 17 jokalarik osatzen duten deialdia: Oier Gastesi, Eric Gamen, Erlantz Palacin, Aimar Duñabeitia, Unai Egiluz, Eneko Ebro, Aser Palacios, Alejandro Rego, Junior Bita, Gaizka Alboniga-Menor, Javier Sola, Luis Bilbao, Elijah Gift, Quicala Bari, Ibai Asenjo, Iñigo Lopez eta Aimar Vicandi.