"Barçaren aurkakoa etxean denboraldiko nire partidarik gustukoena da"

"Barçaren aurkakoa etxean denboraldiko nire partidarik gustukoena da"

Maddi Torre oso pozik dago Athleticera itzuli ostean eta "onenen aurrean" indarrak neurtzea atsegin duela aitortu du

Maddi Torre bere bigarren etapa bizitzen ari da Lezaman. Orain arteko minutu guztiak jokatu ditu eta ilusioz gainezka ekin dio Athleticen elastikoa berriro defendatzen duen denboraldi honi: "Oso pozik nago nire itzulerarekin. Lezamatik irtettzen zarenean beti pentsatzen duzuz noiz bueltatuko zaren. Oso gazte joan nintzen eta orain kirol mailan oso heldua naizela eta pertsonalki hazi naizela uste dut. Pozik nago Klubak duen konfiantzarekin. Une pertsonal hobea iristeko lanean jarraitzen dut, denboraldi luzea geratzen baita, eta nire errendimendua are hobea izan dadin zaintzen jarraitzea espero dut", esan du atzelariak.

Athleticen egoerari dagokionez, merezi duten tokian daudela esan du Maddik. "Heldutasun faltaz bekatu egin dugu, eta ez gara izan azken herenean nahi genuen bezain erabakigarriak. Sailkapenari begiratuta, Betis, Levante Las Planas edo Villarrealen kontrako bezalako partidak irabaziz gero, bigarren edo hirugarren egongo ginatekeela uste dut. Gorago egoteko borrokatuko dugu, hor egon behar baitugu taldeak nik buruan dudan progresioarekin jarraitzen badu".

Mezu baikorra Europako Txapeldunaren bisita jasotzeko

FC Barcelona igandean, 18:00etan, iritsiko da Lezamara. Ligako liderra eta erreferentea nazioarteko futbolaren panoraman. "Niri denboraldi osoan gehien gustatzen zaidan partida da, batez ere etxean jokatzen badugu. Onenen aurka neurtzea gustatzen zait. Neurketa honetan geldi diezaieket. Ondo ateratzen bada eta taldeak bere bizitzako partida egiten badu, zer gertatzen da? Nork geldituko ditu Barça garaitu duten Athleticeko jokalari horiek? Amesten dudanean eta lo  beti dauzkat pentsamendu eta sentimendu positiboak; nik horri heltzen diot", aitortu du Sopelakoak.

Amaitzeko, lehoiak uste du kataluniarren ahulgunea "gure indarra eta aurre egin ahal zaiela sinestea" dela. Gainera, adierazi duenez, "partida 0-0 hasten dugu, puntu hori badaukagu eta defendatu egin behar da, baina hiruren bila joan behar gara. Norgehiagoka bikaina egin behar dugu. Begietara begiratuz eta konplizitate hori ikusiz. Horrela funtzionatzen eta lehiatzen du talde batek. Espero dut zelaian hori nabaritzea".