Athletic Club – Atletico Madrid neurketarako sarreren salmenta

Athletic Club – Atletico Madrid neurketarako sarreren salmenta

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu azaroaren 27tik aurrera

Athletic Clubek eta Atletico de Madrid taldeek San Mamesen abenduaren 16an (16:15ean) jokatuko duten LaLigako hamazazpigarren jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, azaroaren 27tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Club sarrerak webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango ditu sarrerak abenduak 15ean, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20.00etara, eta abenduak 16an, larunbata, 10:30etik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.