Beteranoen berdinketa Calahorraren mendeurrenean
Beteranoen berdinketa Calahorraren mendeurrenean
Athletic Cluben eta errioxako taldearen beteranoen arteko lehia hutsean bukatu zen
La Planilla futbol zelaia Athletic Clubeko beteranoen eta CD Calahorraren arteko partidu gogoangarri baten lekuko izan zen. Errioxako herrian bizi izan zen giroa izugarria izan zen eta bertaratutakoek egunaz asko gozatu zuten.
Kirol arloan, Athleticek 0-0eko emaitzarekin berdindu zuen, non nagusitasuna eta abaguneak Athleticek jarri zituen. Gainera, Jose Angel Iribar eta Dani Ruiz Bazán Miguel Solaren bisita jaso zuen hitzorduan izan ziren.
Honako hauek izan ziren Rafa Dehesak deialdian sartu zituen jokalariak: Asiar Abad, Castilla, Luis Fernando, Ormazabal, Goio Soria, Eleder Acedo, Javi Casas, Anton Olondo, Angel Vélez, Javi González, Mikel Amezaga, Gorka Soria, Madariaga, Joseba Aguirre, Imanol Aguiar, Aitor Ramos, Jonan Izarra, Mikel Agirregomezkorta, Sote García eta Anton Arteaga.