Partida aurrekoa: Girona FC-Athletic Club (LaLiga 14. J)

Partida aurrekoa: Girona FC-Athletic Club (LaLiga 14. J)

Etenaldi luze baten ostean, txapelketako liderrari egingo dioten bisitan Europako postuetan finkatu nahi dute lehoiek

Azkenean LaLiga itzuliko da, nazioarteko konpromisoengatik izandako geldialdiaren ondoren. Athleticek, azkena irekitzeaz arduratu zenak, gero eta gutxiago harritzen duen Girona FC liderrari bisita eginez itxiko du hurrengo jardunaldia. Behin lehiaketaren lehen herena gaindituta, kataluniarrek sailkapenaren gorenean jarraitzen dute eta datorren denboraldian txapelketa kontinentaletara sartzeko oso kontuan hartu beharreko aurkari bezala aurkezten dira.

Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu talde kataluniarraren aurka jokatzeko. Yeray, Dani Garcia eta Yuri baja dira lesioengatik. Ander Herrera, azken jardunaldia jokatzerik izan ez zuena, zerrendara itzuli da. Bestalde, Adu Ares eta Unai Gomez harrobiko jokalariek, Alex Padilla Bilbao Athleticeko atezainarekin batera, osatzen dute deialdia.

Valverde

Hamalaugarren jardunaldiko partidaren aurretik, errepasatu hemen osorik Ernesto Valverderen adierazpenak.

Aurkaria

1930eko uztailaren 23an sortu zen, eta lehen aldiz Girona FC taldeak 2017/18 denboraldian jokatu zuen Lehen Mailan. 1970az geroztik, Montilivin aritzen da etxeko talde gisa, 13.320 ikuslerentzako edukiera duen zelaia. 2017ko abuztuaren 23an, City Football Groupek eta Girona Football Groupek erosi zuten taldea, eta, beraz, gaur egun, Manchester City edo New York City FC osatzen duten taldeetako kide bat da, besteak beste.

Gaur egun, Michelek zuzentzen duen taldea LaLigako sailkapeneko liderra da. 13 jardunaldi jokatu ondoren, talde gironiarrak 34 puntu lortu ditu guztira, 13 partida irabazi eta partida bakarra berdindu eta beste bat galdu dituelarik.


Estatistikak

Girona FC eta Athletic Cluben arteko norgehiagokak futbolaren aro modernoan hasi ziren; izan ere, 2017/18 denboraldian jokatu zuten estreinekoz LaLigan. Bi taldeek sei partida jokatu dituzte guztira eta bakoitzak hiru irabazi ditu.



Bestalde, Montilivin jokatutako neurketak hiru besterik ez dira eta lehoiek garaipen bat eta bi porrot lortu dituzte.

Hain zuzen ere, honako hauek izan dira bi taldeek Katalunian jokatu dituzten hiru partidetan lortutako emaitzak:



Kontsultatu Girona FC-ren aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden tokian zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.