Talde lan berezia Getxo Kirolaken instalazioetan

Talde lan berezia Getxo Kirolaken instalazioetan

Liga F-ko geldialdia aprobetxatuz, lehoiek Fadurako kiroldegiko instalazioak bisitatu zituzten kirol ezberdinak praktikatzeko

Taldeko lana sustatzea ezinbestekoa da eta horretarako, txapelketarik gabeko astea baliatuz, David Aznarrek zuzentzen dituen jokalariek entrenamendu ezberdina gauzatu zuten, Lezamako ohiko instalazioetatik kanpo. Jokalariak eta teknikariak, elkarrekin, spinning-eko klasean gogotik izerditu, saskibaloian duten trabetasunak praktikan jarri eta waterpolo neurketa bat ere jokatu zuten.

Honako hau izan zen lehoiek Getxo Kirolaken instalazioetan bizi izan zuten kirol anitzeko jardunaldia.