Partida aurrekoa: Athletic Club-Rayo Vallecano (LaLiga 15. J)

Partida aurrekoa: Athletic Club-Rayo Vallecano (LaLiga 15. J)

Lehoiek etxean mantendu duten boladari eutsi eta beste hiru puntu batu nahi dituzte San Mamesen

San Mames gotorleku bihurtzen jarraitu nahi du Athleticek. Europako postuetan dauden lehoiek Rayo Vallecano hartuko dute gaur arratsaldean Katedralean, intentsitatea eta emozioak oparituko dituen partidan. Zuri-gorriek garaipen garrantzitsua lortu nahi dute, azken konpromisoen sentsazio onen ostean egiten ari den sasoi bikaina sendotzeko.



Deialdia



Teknikari zuri-gorriak 23 jokalari deitu vallecaseko taldeari aurre egiteko. Yuri itzuli da behin bere arazo fisikoak gaindituta. Yeray eta Dani Garcia, biak min hartuta, baja izango dira. Bestalde, Adu Ares eta Unai Gomez harrobiko jokalariek osatzen dute zerrenda.

Valverde



Errepasatu hemen Ernesto Valverdek LaLigako 15. jardunaldiaren atarian egindako adierazpenak.

Aurkaria

1924an sortua, Rayo Vallecano mendeurrenetik gertu dago. UEFA Kopan (2000/01) lehiatu da eta 21 denboraldi egin ditu Lehen Mailan. Bigarren Mailako txapeldun izendatu zen (2017/18), eta gizonezkoen lehen taldearen lehen titulu ofiziala dena. Gaur egun, Francisco Rodriguezek zuzentzen du 19 punturekin LaLigako sailkapeneko hamargarren postuan dagoen taldea. Bilbotarrek eta madrildarrek iragan denboraldian jokatu zuten azkenekoz San Mamesen. Orduan, 3-2 amaitu zen partida, Iñaki Williams, Sancet eta Nico Williamsen izan ziren gau hartako golegileak.

Talde vallekarra lau garaipen, zazpi berdinketa eta hiru porrot lortu dituelarik iritsiko da gaurko norgehiagokara. Madrilgo hegoaldekoak, beti alaiak euren jokoan, pauso sendoarekin doaz LaLigan, estutasunik igaro gabe.



Estatistikak

1977/78 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Rayo Vallecanok eta Athleticek 40 partida jokatu dituzte maila gorenean, eta balantzea oso positiboa da zuri-gorrientzat: 21 garaipen, 10 berdinketa eta 9 porrot.



San Mamesen zuri-gorrien etatalde vallecarraren artean jokatutako partidei dagokienez, Athleticek neurketa gehienak menderatu ditu. Zehazki, 14 garaipen, 3 berdinketa eta 3 porrot erdietsi ditu.



Katedralean bi taldeen artean jokatutako azken bost norgehiagokei dagokienez, datuak etxeko taldearen aldekoak dira. Lehoiek lau garaipen eta porrot bakar bat lortu dituzte Rayok Bizkaiako hiriburura egin duen azken bost bisitetan.


Rayo Vallecanoren aurkako estatistika historiko guztiak, hemen.

Athleticzaleak munduan barrena

Jarraitu gure Athleticen neurketa munduko zoko guztietatik. Ez ezazu galdu!