Deskargatu Athletic Club - Levante UD (Liga F, 11. J) partidaren buletina

Deskargatu Athletic Club - Levante UD (Liga F, 11. J) partidaren buletina

Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 11. jardunaldiko norgehiagokaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina

Liga F txapelketako norgehiagoka klasikoa heldu da Lezamara, Athletic Club eta Levante UD taldeak aurrez aurre neurtuko dituena. Selekzioen lehiak behartutako geldialdiaren ondoren, lehoiek orain arte galdu ez duen talde levantinista hartuko du eta Lezaman jokatuko den 2023ko azken neurketan. Neurketari dagokionez, argitalpenak Maddi Torreri egindako elkarrizketa barne hartzen du. Gainera, taldeak bizi duen boladari buruzko Peke aurrelariaren balorazioa ezagutzeko aukera izango duzu. Azkenik, norgehiagokari buruzko informazio estatistiko guztia dago eskuragarri (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak...).

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.

DESKARGATU BULETINA