"Urtea garaipenarekin agurtu nahi dugu etxean"

"Urtea garaipenarekin agurtu nahi dugu etxean"

Entrenatzaile zuri-gorria ilusioz gainezka agertu da bihar oraindik galdu ez Levante UD bezalako aurkariari aurre egiteko Lezaman

Liga F-ko 11. jardunaldiko Athletic Club – Levante UD partidarako 24 ordu baino gutxiago falta direnean, David Aznar Lezamako prentsa aretoan agertu da Maite Zubieta eta Nahikari Garcia jokatzeko prest dituela baieztatuz.

Selekzioen etenaldiaren ostean, entrenatzaileak gogorarazi du zapore ona utzi ziola FC Barcelonaren aurkako lehoien irudiak. Bihar Levante UD hartuko dute, Barçarekin batera oraindik galdu ez duen talde bakarra.

Hori bai, David Aznarrek talde blaugrana baino "lurtarragoa" dela esan du, baina bere bolada ona gogoratuz: "Nazioarteko jokalari asko ditu. Aurten, aurrekoetan bezala, lehen lau sailkatuen artean egongo da. Denboraldi honetan ere Txapeldunen Ligarako sailkatzeko lehian arituko da. Guretzat erronka handia da horiek irabaz ditzakeen lehen taldea izatea. Esperientzia dute eta entrenatzaileak estiloa eta nortasuna eman die. Ilusioa dugu haiei irabazteko eta partida zailtzeko", esan du Athleticeko teknikariak.

2023ko azken txanpa

"Garaipen batekin agurtu nahi dugu urtea. Madrid CFF eta FC Barcelonaren kontrako neurketak erronka handiak ziren eta taldeek sufritzea nahi genuen. Orain bi partida zail ditugu 2023a amaitzeko eta irabazten eta sailkapenean gora egiten saiatuko gara", esan du Aznarrek. "Sei talde gaude puntu gutxiren bueltan. Hazkunde handia ikusi dut taldean, norgehiagoka guztietan ondo lehiatu dugu. Aurkari guztiek, etortzen direnean, nire ustez irabazi dugun errespetua eskaintzen digute. Gorago egotea gustatuko litzaiguke, baina badakigu hori egiteko pausoak ematen ari garela", adierazi du entrenatzaile zuri-gorriak, eta taldeak, talde gazteei gertatu ohi zaien bezala, bigarren itzulian bere bertsioa hobetuko duela iragarri du.

Azkenik, David Aznar pozik agertu da Lezamako zaleen erantzun onagatik, eta bihar goizeko hitzordu zailean harmailak lehoiekin batera egotea espero du: "Zaletuak oso garrantzitsuak dira guretzat, asko laguntzen digutelako eta energia gehigarria jasotzen dugulako haiengan. Jokalariak hobeto sentitzen dira jendea inguruan izanda eta uste dut etortzen direnek jokalariek partida bakoitzean dena ematen dutela ikusten dute".