Partida aurrekoa: Granada CF-Athletic Club (LaLiga 16. J)

Partida aurrekoa: Granada CF-Athletic Club (LaLiga 16. J)

Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak sasoi gozoari jarraipena eman nahi dio

Kopan lanak egin eta final-hamaseirenetara igaro ondoren, Athleticek Granada CF taldearen aurka jokatuko du LaLigan. Lehoiek, joko eta emaitza dinamika paregabean, etxetik kanpo laugarren garaipena lortu nahi dute aurten, galdu gabeko seigarren partida jarraian kateatzeko. Aurkaria, talde andaluziarrak, egoera oso zailean eta LaLigan garaipen bakarrarekin 3. jardunaldian, Ernesto Valverderen taldeari oposizioa jartzen saiatuko da.

Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu talde andaluziarraren aurka jokatzeko. Yeray, Dani Garcia, Adu Ares eta Vesga baja dira lesionatuta daudelako. Harrobiko jokalariak diren Mikel Jauregizarrek eta Aingeru Olabarrietak osatuko dute zerrenda. Azken bi hauek, CD Cayoneko deialdian sartu eta gero, lehen aldia dute LaLigako neurketa batean.

Valverde



Ernesto Valverderen adierazpenak osorik errepasatu hemen, LaLigako hamaseigarren jardunaldiko lehiaren aurretik.

Aurkaria

1931n sortu zen, jatorriz Granadako Club Recreativo izenarekin. 1940an talde filiala izatera pasa zen eta Granada Club de Futbol sortu zen lehen talde bezala. Euren partidak Los Carmenes futbil zelaian jokatzen zituzten, 22.000 lagunentzako zutikako edukierarekin, baina XX. mendeko azken hamarkadan saldu egin behar izan zuten taldearen zorra onbideratzeko. 1941/42 denboraldian, Granadako taldeak debuta egin zuen Lehen Mailan, eta ordutik 27 denboraldi egin ditu maila gorenean.

Aurten igo berritan, Granadak ez du egoera erraza kirol mailan. LaLigako azken-aurreko postuan dago, zazpi punturekin eta garaipen bakarrarekin. Txapelketako 3. jardunalditik ez du irabazten. Paco Lopez, denboraldiari hasiera eman zion entrenatzailea, kargutik kendu zuten eta Alexander Medina uruguaitarrak ordezkatu zuen.

Bere azken bost partidetan puntu bakar bat lortu du eta Granada jaitsiera postuetan da une honetan.

Estatistikak

1941/42 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Granadak eta Athleticek 52 partida jokatu dituzte maila gorenean eta balantzea oso positiboa izan da zuri-gorrentzat: 26 garaipen, 12 berdinketa eta 14 porrot.

Andaluziarrek eta bilbotarrek Los Carmenesen jokatutako partidei dagokienez, Athleticek sei garaipen, bederatzi berdinketa eta hamaika porrot pilatu ditu.

Granadan bi taldeen artean jokatutako azken bost norgehiagokei dagokienez, datuak etxeko taldearen aldekoak dira. Lehoiek garaipen bat lortu dute, 2016/17 denboraldian, eta lau porrot.

Datu eta estatistika guztiak Granada CFren aurka, hemen.

Athleticzaleak munduan zehar

Jarrai ezazu gure Athleticen partida edonondik. Ez galdu!