
AC Aurrera: Athletic Clubeko langileen bilera
AC Aurrera: Athletic Clubeko langileen bilera
Langile guztiak San Mamesen bildu dira Ekintza Planean egindako aurrerapenak aztertzeko eta 2026ra arte markatutako ibilbide-orriarekin konpromisoa berritzeko
Bigarren urtez jarraian, Athletic Clubek bere langile guztiak bildu ditu San Mamesen, lehenbi taldeak barne, AC Aurrera Ekintza Planaren aurrerapenak elkarrekin aztertzeko eta 2026ra arte ezarritako ibilbide-orriarekin konpromisoa berritzeko.
Gardentasun-ariketa bat da, eta AC Aurrera plan handinahiaren barruan arlo guztietan ematen diren urratsak modu global batean ikusteko eta ulertzeko aukera ematen die langileei
Urtarrilean, Planaren bigarren zikloa bete ondoren, Athletic Clubek bere masa sozialarekin partekatuko du, uztailean egin zuen bezala, planaren garapena eta 17 zutabe estrategikoetako bakoitzaren betetze-maila.
