
Iñaki Williams, 400 neurketa Athletic Cluben
Iñaki Williams, 400 neurketa Athletic Cluben
Anaien handienak marka biribila bete du, egungo taldean Muniainek eta De Marcosek bakarrik lortu dutena
Iñaki Williamsek 400 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin. 2023-24 LaLigako 17. jardunaldiko partida San Mamesen Atletico Madrilen aurka jokatu ondoren, 29 urteko aurrelariak bere ondarea handitu du historia zuri-gorrian.
2014ko abenduaren 6an debuta egin zuenetik, bederatzi denboraldi atzera, Katedralean Cordobaren aurkako Liga partidan, Williams anaien handiena ia beti izan da ohiko hamaikakoetako bat zuri-gorrien hasierako taldetan. Adibide gisa, LaLigaren historian finkatu zuen 251 jardunaldi jarraiko marka, 2021eko urriaren 1ean sailkapen honetan bigarren izan zen Juan Antonio Larrañaga gaindituta. Bolada 2016ko apirilaren 20an hasi zen, Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu zuenean, eta 2023ko urtarrilaren 22an amaitu zen, ia zazpi urte geroago.
Klubaren ikurretako bat da bere hasieratik eta hamar denboraldi geroago, Iñakik une gogoangarriak utzi dizkigu lehoi gisa, besteen gainetik bat nabarmenduz: Athletici bere hirugarren Superkopa eman zion gola sartu zuen. 94 gol sartu ditu LaLigan, Kopan, Europa Leaguen eta Superkopan banatuta, eta Klubaren historia gol gehien sartu dituzten hogei lehoien artean dago.
Iñaki Williamsek Athletic Clubeko kamiseta jantzita jokatutako partida ofizialak, txapelketaka:
- 325 LaLigan
- 30 Europa Leaguen
- 41 Kopan
- 4 Superkopan
Athleticekin 400 partida ofizial edo gehiago jokatu dituzten 19 futbolarien zerrenda:
- José Ángel Iribar: 614
- *Iker Muniain: 548
- Txetxu Rojo: 541
- Joseba Etxeberria: 514
- *Óscar de Marcos: 513
- Andoni Iraola: 510
- Markel Susaeta: 507
- Agustín ‘Piru’ Gainza: 496
- José María Orue: 483
- Aitor Larrazabal: 445
- Nicanor Sagarduy ‘Canito’: 440
- Julen Guerrero: 430
- Estanislao Argote: 427
- Ismael Urzaiz: 419
- José Luis Panizo: 418
- Aritz Aduriz: 407
- Carmelo Cedrún: 404
- Daniel Ruiz-Bazán: 402
- Josu Urrutia: 401
- *Iñaki Williams: 400
* (*Oraindik jardunean dagoen jokalaria)