21 urtez azpiko Fulham FC taldearen aurkako deialdia

21 urtez azpiko Fulham FC taldearen aurkako deialdia

Carlos Gurpeguik 22 futbolari eramango ditu astearte honetan Premier League International Cupeko hirugarren jardunaldiko partidara

Athletic Clubek asteazken honetan ekingo dio Premier League International Cupeko hirugarren jardunaldiari, 21 urtez azpiko futbolariekin (2002ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak) jokatzeko diseinatutako lehiaketa, nahiz eta partida bakoitzean adin handiagoko hiru jokalari eta atezain bat gehiago erabil daitezkeen. Carlos Gurpeguik zuzentzen duen taldeak, oraingoan Ander Murillo eta Iñigo Lizarralderen laguntza izango duenak, Fulham FC taldearen aurka jokatuko du 20:00etan Motspur Parken. Espedizioak astearte honetan bidaiatuko du Londresera.

Honako hau da 22 jokalarik osatzen duten zerrenda: Oier Gastesi, Eric Gamen, Erlantz Palacin, Jon De Luis, Eneko Ebro, Unai Egiluz, Mikel Montero, Alejandro Rego, Junior Bita, Beñat Gerenabarrena, Javier Sola, Peio Canales, Ibon Sanchez, Quicala Bari, Luis Bilbao, Elijah Gift, Iñigo Lopez, Carlos Mattheus, Aingeru Olabarrieta, Iker Varela, Ibai Asenjo eta Urko Izeta.