Partida aurrekoa: Athletic Club-UD Las Palmas (LaLiga 18. J)

Partida aurrekoa: Athletic Club-UD Las Palmas (LaLiga 18. J)

Lehoiek euren zaleen aurrean itxiko dute urtea San Mamesen, Kanarietako taldearen aurrean

Athleticek San Mameseko garaipen batekin amaitu nahi du urtea. Lehoiek UD Las Palmas hartuko dute gaur gauean, denboraldiko errebelazioetako bat aurten Lehen Mailara itzuli ondoren. Ernesto Valverderen mutilak, Champions Leagueko postuetatik bi puntura, Katedralean erdietsitako laugarren garaipena jarraian lortzen saiatuko dira gaur. 

Deialdia

 

Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu talde kanariarrari aurre egiteko. De Marcos, Yeray, Dani García eta Ruiz de Galarreta baja dira lesionatuta daudelako. Bigarren taldeko Hugo Rincon eta Jauregizar jokalariek osatzen dute deialdia.

Valverde

Hemen errepasatu Ernesto Valverdek LaLigako 18. jardunaldiko neurketaren aurretik egindako adierazpenak.

Aurkaria

UD Las Palmas 1949an sortu zen, bost taldek bat eginda: Real Club Victoria, Marino FC, CD Gran Canaria, Atletico Club eta Arenas Club. Gaur egun, 34 denboraldi ditu Lehen Mailan. Bigarren Mailako txapeldun izendatu zen lau aldiz (1953/54, 1984/85, 1963/64,1999/00), eta gizonezkoen lehen taldeko lehen titulu ofiziala izan zen. Gaur egun, Francisco Javier García Pimientak zuzentzen du LaLigako sailkapeneko bederatzigarren postuan dagoen taldea, 25 punturekin. Zuri-gorriek eta kanariarrek San Mamesen jokatu zuten azken aldia 2017/18 denboraldian izan zen, hutsean amaitu zen partida.

Kanariar Uhartetako taldeak bi garaipen, beste horrenbeste berdinketa eta porrot bat lortu ditu txapelketako azken bost hitzorduetan. Gainera, Kopako final-hamaseirenetara sailkatzea lortu du.

Estatistikak

1951/52 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta UD Las Palmasek 70 partida jokatu dituzte guztira maila gorenean, eta lehoiek 32 garaipen, 20 berdinketa eta 18 porrot pilatu dituzte.

San Mamesen jokatutako neurketei dagokienez, balantzea Athletic Cluben aldekoa da 26 garaipenekin, bost berdinketa eta lau partida galduta.

Katedralean bi taldeen artean jokatutako azken bost norgehiagokei erreparatuz, zuri-gorriek porrot bakarra jaso dute eta bi garaipen eta bi berdinketa lortu dituzte.

Kontsulta itzazu estatistika osoak UD Las Palmasen aurrean.

Athleticzaleak munduan zehar 

Zauden tokian zaudela, ziurtatu ez duzula gure Athleticen partida galduko.