Umeen sarrerak Real Sociedad taldearen aurkako neurketarako

Umeen sarrerak Real Sociedad taldearen aurkako neurketarako

San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidarako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa

Abenduaren 21etik abenduaren 23ko 18:00etara bazkideek bere eserlekua Klubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 14 urtetik beherako adingabe batekin joateko bi sarrera erosi, 20 euroan**, LaLigako hogeigarren jardunaldiaren Athletic Club-Real Sociedad derbia zuzenean ikusteko.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK atalean klikatuz, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera; hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean. 

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago, hemen.

GARRANTZITSUA:

* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. 
** Adingabeen sarrera bakoitza, 20 euro.