
"Lezaman bisitariek sufritu egiten dute eta gu hazi egiten gara"
"Lezaman bisitariek sufritu egiten dute eta gu hazi egiten gara"
David Aznarrek 2024ko hasiera honetan Athleticek Gabonetako geldialdia baino lehen izan zituen sentsazio onak luzatzea espero du
Ligako 13. jardunaldia derbia izango da: Athletic Club – SD Eibar, igande honetan Lezaman 12:00etatik aurrera. Lehoiek, Gabonetako geldialdi labur baten ondoren, ondo hasi nahi dute urte berria. David Aznar entrenatzaileak esan du oso gutxi igarri dutela hainbat egunetan ez entrenatzea. "Oso energia onarekin etorri gara eta lan saioak oso ondo joan dira. Jokalariren bat berreskuratu dugu (Bibiane Schulze eta Garazi Murua deialdian sar daitezke) eta prest gaude urteko lehen partida honi aurre egiteko", esan du.
Taldeak Levante UD garaitu zuen eta hurrengo astean berdindu egin zuen Sevillan 2023a amaitu aurretik. Horregatik, teknikariak dio "joan ginen sentsazio berarekin abiatzea espero dut. Bisitariek sufritu egiten dute Lezaman eta gu hazi egiten gara. Sailkapenean ahalik eta ondoen geratzeko gogoa dugu eta horretarako erregularragoak izan behar dugu, puntuak jarraian batuz".
"Talde dexente gaude nahiko berdinduta, baina irabazi egin behar dugu eta guri erreparatu. Sentsazioak ikusgarriak dira eta ildo horretan jarraitu behar dugu", azpimarratu du Davidek.
Igande goiza, Lezama eta euskal derbia
Talde zuri-gorriaren aurrean SD Eibar egongo da. Armaginak lehen mailara itzuli dira aurten. "SD Eibar errespetatu behar da, etxeko lanak egin ditu lehiatu behar zuen taldeen aurrean", azpimarratu du teknikariak. "Haien helburua mailari eustea da, eta oso ondo ari dira horretarako. Derbia da eta horregatik partida zaila espero dugu, gauzak zail jarri zizkigutelako EH Kopan. Zentzu guztietan neurketa kontrolatu beharko dugu, eta arreta jarri beharko diogu geldikako baloiari, alboetako zentroei eta trantsizioei".
Datorren igandean, urtarrilak 14, San Mameseko Kopako hitzorduak foku guztiak bereganatu baino lehen, entrenatzaileak adierazi du begirada Lezaman puntuak biltzen jarraitzen zentratu behar dira. Lehoiak indartsu ari dira bertan (FC Barcelona eta Madrid CFFren aurka galdu dute eta gainerako norgehiagokak irabazi dituzte): "Lezama zelai garrantzitsua izan dadin saiatuko gara eta zaleei dei hori egiten diegu. Asko nabaritzen dugu eta gauden tokian gaude bere energia eta bultzadari esker. Ahal dugun guztia egingo dugu partida handi batez goza dezaten".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - SD Eibar


