"Dinamikak bultza gaitzala espero dugu"

"Dinamikak bultza gaitzala espero dugu"

Valverdek bere taldeak "partida erabakigarri batean" daraman bolada onari jarraipena ematea nahi du

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek bihar 21:00etatik aurrera Deportivo Alavesen aurka jokatuko duten Kopako final-zortzirenetako kanporaketaren atarian. Talde zuri-gorria bolada oso positiboan dago, baina teknikariarentzat partida bakoitza ezberdina da: "Orain une onean gaude ligan, baina biharko partida beste lehiaketa batekoa da. Erabakigarria da talde batek aurrera jarraituko duelako eta bestea kanpoan geratuko delako. Dena eman behar dugu zelaian. Daramagun dinamikak bultza gaitzala espero dugu".

Egutegia zein estu dagoen ere aipatu du Valverdek: "Aste honetan hiru neurketa jokatuko dira eta guztiok dakigu bakoitzak suposatzen duen esfortzua. Ez dago atseden hartzeko denborarik eta asko daukagu jokoan denok".

Azkenik, aurkariari dagokionez, bere lehiakortasuna azpimarratu du: "Ez dute inoiz amore ematen eta fisikoki oso indartsuak dira. Bere jarrera gustatzen zait".