
Liga F-ko Athletic Club - Real Madrid partidarako sarrerak
Liga F-ko Athletic Club - Real Madrid partidarako sarrerak
Lezaman jokatuko den partida ikusi nahi duten bazkideek, Gazte Abonoek eta Club Athleticekeko kideek euren doako sarrera hartu beharko dute webgune ofizialaren bidez
Athletic Clubek Real Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak larunbat honetan (urtarrilak 27, 18:30ean) Lezaman, F Ligako 15. jardunaldiko partidan. Jarraian, partida horretarako sarrerak eskuratzeko prozedura eta denborak zehaztuko ditugu.
Athletic Clubeko bazkideek 0 €ko prezioan erosi ahal izango dute sarrera, asteleheneko 17:00etatik auerra, hauek agortu arte.
Lezamako sarbidea EZ da bazkide-txartelarekin egingo, beraz, partida ikusi nahi duen bazkide bakoitzak bere doako sarrera hartu beharko du instalazioetara sartu ahal izateko.
Era berean, Gazte Abonoek eta Club Athleticeko kideek 150 sarrera dituzte eurentzat, astelehen honetako 17:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dituztenak, hauek agortu arte.
Lortu zure sarrera orain.
Salmenta bidea bazkideentzat, Gazte Abonoentzat eta Club Athleticeko kideentzat irekita egongo da, esklusiban, osteguneko 10:30ak arte.
Kolektibo horietako kideek doako sarrera eskuratu ahal izango dute aurrerago ere, agortu arte.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Madrid


