
Deskargatu Athletic Club - FC Barcelonaren neurketaren buletina (1/4 Kopa)
Deskargatu Athletic Club - FC Barcelonaren neurketaren buletina (1/4 Kopa)
Gozatu asteazken honetan (21:30ean) San Mamesen jokatuko den 2023-24 Kopako final-laurdenetako partidaren aurreko argitalpen digitalaz
San Mamesek Kopako final-laurdenetako neurketa handia jasoko du. Athletic Clubek eta FC Barcelonak KO txapelketako finalerdietarako txartela ematen duen kanporaketa jokatuko dute eta Katedralak neurketa zirraragarria bizitzeko prest da. Lehoiek euren txapelketa gogokoenean bosgarren aldiz jarraian final aurrekoetarako sailkapena lortzeko helburuarekin zelairatuko dira.
Zuri-gorrien etxeko partiden ohiko argitalpenean, bi taldeen arteko partidaren gaurkotasunaz gain, Julen Agirrezabalari buruzko erreportaje bat aurkituko dugu, Kopako norgehiagoketarako atezain titularra aurten eta parte hartu duen lau neurketetan gol bakarra jaso duena. Gainera, talde bilbotarraren eta kataluinarraren arteko Kopako norgehiagoken historikoa errepasatuko dugu, bi taldeek lehiatutako azken bi kanporaketak nabarmentzen direnak eta bietan lehoiek talde blaugrana garaitu zituenak.
Hemen klikatu buletina deskargatzeko
Informazioa osatzeko helburuarekin, argitalpenak euskarri digitaletara egokitutako formatuak estekak eta bideoak txertatzen ditu.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - FC Barcelona


