Udarako AC Campus Inside-a bueltan da Lezamara

Udarako AC Campus Inside-a bueltan da Lezamara

Gozatu astebeteko egonaldiaz instalazio zuri-gorrietan, egin lo Iribar Egoitzan eta bihurtu zaitez Athletic Clubeko jokalaria eguneko 24 orduetan

Zabalik dago udako AC Campus Inside-ean izena emateko epea. Esperientzia paregabe honek eguneko 24 orduetan Athletic Clubeko jokalarien bizitza sentitzea ahalbidetuko die gazteei.

Asteroko ohiko txandez gain, 2008 eta 2014 artean jaiotakoek uztailaren 7tik 12ra egonaldi zuri-gorria bizi ahal izango dute, pentsio osoko mantenuan Iribar Egoitzan ostatu hartuta, Lezamako instalazioen erdigunean.

AC Campus Insidean izena emateak, entrenamenduetaz gozatzeaz gain, Athletic Clubeko kirol hirian gosariak, bazkariak eta afariak, San Mamesera eta AC Museora bisita gidatuak eta Bizkaiko hainbat txokotara txangoak egitera ere barne hartzen ditu.

Gozatu orain, otsailaren 12ra arte, AC Campus Inside-an izen emateko eskaintzaz. Eta gogoratu bazkideak edo Club Athleticeko kideak diren haurrek %10eko deskontu gehigarria izango dutela.

Lezaman zure zain izango gara!