Adama Boiro Lezaman dago jada

Adama Boiro Lezaman dago jada

Ezker hegaleko atzelaria instalazio zuri-gorriak ezagutu ditu, azterketa medikoa pasa du eta bihar lehen entrenamendua egingo du

Athletic Cluben fitxaketa berriak, Adama Boirok, CA Osasuna taldetik datorrena, Lezamako instalazioak ezagutu ditu gaur goizean. Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak egin dio harrera.

Argazkiak atera ondoren, ezker hegaleko atzelariak azterketa medikoa egin du eta bihar, larunbata, lehen entrenamendua burutuko du.