Atletico de Madrid, 2023/24 Kopako finalerdietako aurkaria

Atletico de Madrid, 2023/24 Kopako finalerdietako aurkaria

Athletic Clubek talde madrildarraren kontra jokatuko du eta joaneko partida Metropolitanon izango da eta itzulikoa San Mamesen

Athletic Clubek Atletico de Madrid izango du aurkari 2023/24 Kopako finalerdietan. Kanporaketa partida bikoitzera izango da. Joaneko neurketa Metropolitanon jokatuko da otsailaren 7an 21:30ean eta itzulikoa San Mamesen hilaren 29an ordu berean.

Sevilla FC, Real Madrid eta CD Lugo mendean hartzetik datoz madrildarrak. Orain arte, Kopako bederatzi kanporaketatan neurtu dituzte indarrak. Azkena 2013/14 denboraldian izan zen, eta lehoiek galdu egin zuten, baina lehiaketa honetan bere balantzea positiboa da 14 garaipen, lau berdinketa eta hamar porrotekin. Gainera, biek elkar ikusi dute txapelketa honetako bi finaletan. 1920/21an eta 1955/56an titulua Bilbora etorri zen, eta 1984/85ean, berriz, Madrilera joan zen.

Honako hauek izan dira Ernesto Valverderen adierazpenak Kopako finalerdietako aurkaria ezagutzerakoan: