Quicala Barik bere etapa amaitu du Athletic Cluben

Quicala Barik bere etapa amaitu du Athletic Cluben

Bilbao Athleticen hegalekoa Real Racing Clubera doa eta Segunda Federacion txapelketako Rayo Cantabrian jokatuko du

Quicala Bari, Bilbao Athleticeko hegalekoa, akordio batera iritsi da Klubarekin kontratua eten eta Real Racing Clubera joateko. Bertan, Rayo Cantabrian arituko da, bere Segunda Federacioneko multzoko bosgarren sailkatuan. Ibaiganek futbolaria berrerosteko eskubidea, balizko fitxaketa baten ehunekoa eta eta Racingen lehen taldearekin jokatuz gero banakako helburuen araberako aldagai ekonomiko batzuk gordeko ditu.

Aurrelaria aurreko neguko merkatuan iritsi zen Lezamara Portugalete CF taldetik eta bederatzi partidatan parte hartu du Carlos Gurpegiren aginduetara, gol bat sartuta. 

Athletic Clubek zorte onena opa dio Quicala Bariri bere etorkizuneko ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen du bi urte hauetan Klubaren interesen defentsan egindako lana.