
Partida aurrekoa: Athletic Club-RCD Mallorca (LaLiga 23. J)
Partida aurrekoa: Athletic Club-RCD Mallorca (LaLiga 23. J)
LaLiga San Mamesera itzuliko da Europako borrokari begira ezinbesteko hiru puntu jokoan egonda
Athletic Club-RCD Mallorca partidak irekiko du LaLigako 23. jardunaldia. Txapelketa erregularreko jarduera San Mamesera itzuliko da, eta lehoientzat partida zorrotza izango da, etxean seigarren norgehiagoka jarraian irabazteko asmoz. Etxetik kanpo garaipenik lortu gabe bi neurketa jokatu ondoren, Kopako finalerdietako joanekoa Atletico de Madriden aurka Metropolitanon jokatu aurretik bilbotarrak talde balearra mendean hartzen saiatuko dira.

Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu talde balearraren aurka jokatzeko. Ruiz de Galarreta itzuli da eta Lekue eta Berenguer baja dira arrazoi fisiko ezberdinengatik. Bestalde, Unai Gomez eta Adu Ares, biak sendatuta, jokatzeko prest izango dira. Beste behin ere, Jauregizar lehen taldera batu da.
Valverde

Errepasatu hemen Ernesto Valverdek LaLigako 23. jardunaldiaren aurretik egindako adierazpenak.
Aurkaria

1916an sortu zen, eta mendeurreneko klub bat izango dugu aurrez aurre, Balear Uharteetako zaharrena. Bigarren Mailatik orain dela bi denboraldi igo arren, Lehen Mailan jokatzen duen hogeitahamargarre aldia da honako hau. Lehen urte gorabeheratsuen ondoren, talde bermelloarrak askotan galdu zuen maila, eta 1997/98 denboraldian bere mailarik onena berreskuratu zuen, LaLigan 16 denboraldi jarraian eman zituen. Zalantzarik gabe, bere urterik onenak izan ziren. Bosgarren postuan amaitu zuten eta birritan (1998/99 eta 2000/2001) hirugarren postua lortu zuen ere, Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatuz. Ez hori bakarrik, RCD Mallorcak Errege Kopa bat du bere palmaresean (2002/2003) eta nazioarteko txapelketako final bat jokatu zuen ere. 1998/1999 denboraldian, 1-2 galdu zuen Lazio italiarraren aurka.
Jaitsiera postuetatik lau puntutara, Javier Aguirrek aulkitik zuzentzen duen taldeak ez du LaLigan irabazten abenduaren 21etik, Osasuna etxean mendean hartu zuenetik. Gainera, Mallorca Kopako finalerdietan Realaren arituko da

Estatistikak
LaLigan lehen aldiz jokatu zutenetik, 1960/61 denboraldian, RCD Mallorcak eta Athletic Clubek 61 partida jokatu dituzte maila gorenean, eta talde zuri-gorriak balantze positiboa izan du: 28 partida irabazi dituzte, 16 berdindu eta 17 galduta.

Katedralean jokatutako partidei dagokienez, lehoiek aldeko balantzea dute: 21 partida irabazi dituzte, hiru berdindu eta bost galdu.

Bermelloien eta zuri-gorrien arteko azken bost partidetako datuek erakusten dutenez, zuri-gorrien etxea zelai zaila da balearrentzat. Katedraleko azken bisitetan RCD Mallorcak azken denboraldian soilik lortu zuen puntu bat batzea.

RCD Mallorcaren aurkako estatistika guztiak kontsultatu.
Athleticzaleak munduan zehar
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez Athleticen neurketa ez galtzeaz.

Erlazionatutako partidak
Athletic Club - RCD Mallorca


