
UD Almeria-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
UD Almeria-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Ez dago zozketarik Power Horse Stadium zelaian jokatuko den LaLigako partidarako eta izena eman duten guztiek sarrera jaso ahal izango dute
UD Almería taldearen aurkako neurketarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrerak erosi ahal izango dute
ADI EGON: Iladak ekiditeko txarteldegietan eransten den formularioa guztiz beteta eraman beharko da sarrerak erostean. Gainera, sarrerak hartzeko, bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN, mail helbidea eta bidaia plana zenbakia adieraztea ere.
Sarrerak eskatu dituzten bazkideek otsailak 6an, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan.
Sarreren prezioa 30 eurotakoa da.
Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.
Erlazionatutako partidak
UD Almería - Athletic Club


