"Guztiarekin goaz Kopako partidaren bila"

"Guztiarekin goaz Kopako partidaren bila"

Ernesto Valverde pozik agertu da Athleticek RCD Mallorcaren aurka lortutako garaipenagatik asteazkenean Atletico Madrilen aurka indarrak neurtu aurretik

Ernesto Valverde komunikabideen aurrean agertu da Athleticek RCD Mallorcaren aurka San Mamesen irabazi duen partidaren amaieran. Hiru puntu oso garrantzitsu lehoien LaLigako helburuetarako: "Partida oso zaila izan da. Lehen jokaldian gola egitea lagungarria izan da. Bultzatu egin gaitu. Orain bai, irabazi ondoren, datorren partidan jarriko dugu arreta, Kopako neurketan, alegia".

Athleticek sei garaipen jarraian lortu ditu LaLigan San Mamesen. Valverderen taldeak erregulartasuna aurkitu du, batez ere bere zelaian: "LaLigak zauden lekuan jartzen zaitu eta nor zaren esaten dizu. LaLiga lasteketa luzea da eta hainbat proba gainditu behar dituzu. Orain Kopa dator eta guztiarekin joan behar dugu".