.jpg)
"Lezama funtsezko faktorea izango da"
"Lezama funtsezko faktorea izango da"
David Aznarrek Athleticen motibazioa azaldu du asteazkenean (18:30ean) UD Teneriferen aurkako partida bakarreko kanporaketa jokatu baino lehen
24 ordu pasatxo besterik ez Lezamako 2. zelaiak gau magikoa har dezan. Athletic Clubek eta UD Tenerifek elkarren aurka jokatuko dute 18:30etik aurrera Kopako finalerdietan. "Oso entxufatuta gaude. Klub honek Kopa txapelketa maite du eta bihar Lezama gotorleku bihurtzea behar dugu, denboraldi osoan gertatzen ari den bezala", esan du David Aznarrek biharko kanporaketaren aurreko agerraldian.
Lehoiek Liga F-ko azken bi jardunaldietan Real Madriden eta Granadaren aurka porrotak erdietsi dituzte. Aznarren ustez, horrek ez du eraginik izango bere taldean. "Kopa beste lehiaketa bat da. Partidak neurketa bakarrera jokatzen dira, kanporatua geratu zaitezke edo jarraitzeko aukera izan eta finalerdietara sailkatu. Ahalik eta gehien luzatu nahi dugu egonaldia. Taldean garaipena lortzeko oso motibatuta eta fokalizatuta gaude", adierazi du.
Duela bi aste, Costa Adejen, bi taldeek ligan neurtu zituzten indarrak eta bana berdindu zuten. "Elkar asko ezagutzen dugun bi talde gara. Gazteak beteranoen aurka neurtuko dira. Zelaiaren faktorea baliatzea espero dugu, Madril CFF-ren aurka gertatu zen antzera. Lezaman oso parekatuta iritsiko diren bi talderen arteko berdintasun hori apurtzea espero dugu. Kanporaketa xehetasunen arabera erabakiko da eta nahiago nuke gure alde egingo balute", esan du David Aznarrek.
Azkenik, teknikari zuri-gorriak kanporaketa hau etxean jokatzeak duen garrantzia azpimarratu du. "Lezama funtsezko faktorea da. Lezaman zaleen eta taldearen arteko sinergia oso polita aurkitu dugu aurten, eta une ahaztezinak bizi izan ditugu elkarrekin", gogoratu du eta zaleei bihar hain hitzordu garrantzitsuan instalazioetara hurbiltzeko eskatu die. "Inoiz baino gehiago behar ditugu, oso norgehiagoka berezia biziko dugu".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - CD Tenerife


