"Posizio onean jarraitzeko aukera paregabea dugu"

"Posizio onean jarraitzeko aukera paregabea dugu"

Valverdek Kopako kanporaketa momentuz baztertu eta "partida guztietan asko dagoela jokoan" azpimarratu du

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek bihar 21:00etatik aurrera Power Horse Stadium zelaian UD Almeriaren aurka jokatuko duten neurketaren atarian. Atletico de Madriden aurkako Kopako finalerdietako joaneko partidan lortutako garaipenaren ostean, ligako txapelketara itzuliko dira zuri-gorriak: "Etxetik kanpo jokatzen dugu eta, bistan denez, partida znorgehiagoka guztietan ondo lehiatzen da. Gauza jakin batzuengatik dago hor behean. Gero eta denbora gutxiago geratzen da eta, bizi duten egoera dela eta, talde extramotibatu bat espero dugu. Maila onean egon behar dugu irabazi ahal izateko".

Gainera, entrenatzaileak partida bakoitzaren garrantzia azpimarratu nahi izan du: "Neurketak oso jarraian datozenean, denek aukeratzen dute garrantzitsuena, aurkariaren edo lehiaren arabera, eta ez dira konturatzen guztietan asko dagoela jokoan. Ez dakigu kanporaketa pasako dugun ala ez eta LaLigak mantentzen gaitu hor. Bihar posizio onean jarraitzeko aukera paregabea dugu. Sailkapena ikusi besterik ez dago hiru puntu batu eta aurrerapauso handia ematen duzunean".