“Bidea oso ona da, egunez egun irabaztean pentsatu behar dugu”

“Bidea oso ona da, egunez egun irabaztean pentsatu behar dugu”

Recién renovado hasta 2028, Gorka Guruzeta asegura que “mi prioridad siempre ha sido estar aquí”

Gorka Guruzeta Athletic Clubeko aurrelaria pozik agertu da hedabideen aurrean bere kontratua beste lau denboraldiz, 2028ra arte, luzatu ostean: “Ametsa da eta lan handia egin dut egoera honetan egoteko. Nire lehentasuna beti izan da Athleticen egotea. Antiguokon nengoenean, deitu zidan lehen taldea izan zen eta ordutik hona iristea zen nire helburua”.

Lezaman hezia eta belauneko lesio larri bat gainditu ondoren, donostiarrak Klubetik irten behar izan zuen duela bi uda itzultzeko: “Zure ametsa Athleticen jokatzea bada, Lezamatik irteten zarenean ez da mundua amaitzen. Lan egin eta gauzak ondo egin behar dituzu zugan arreta jartzeko. Amorebietatik heldu nintzenetik Valverdek hobetu beharreko alderdiak azpimarratu ditu. Asko gozatzen ari naiz eta gauzak ondo egiteko eta gauza politen bila joateko gogo handiarekin nago, orain arte bezala”.

Lehoiek denboraldiko fase garrantzitsu bati ekingo diote hurrengo egunetan, baina bere hurrengo lehian, Real Betisen aurka igande honetan 16:15etik aurrera Benito Villamarinen, guztiz zentratuta daude: “Sailkapena ikusita ezin dugu LaLigan fokua kendu. Argi dago Atleticoren partida hor dagoela, baina denbora izango dugu indarrak berritu eta prestatzeko. Gure bidea oso ona da. Egunez egun irabaztean eta sailkapenean aurrera egiten pentsatu behar dugu”.