Club Athletic: Athletic Club-Deportivo Alaves neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club-Deportivo Alaves neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports-eko 29. jardunaldirako sarrerak eros ditzakete dagoeneko

Club Athleticeko kideek data eta ordua ezartzeke San Mamesen jokatuko den 2023/24 LaLigako hogeitabederatzigarren jardunaldiko Athletic Club – Deportivo Alaves norgehiagokarako sarrerak eros ditzakete dagoeneko Klubeko sarreren webgunean. Salmenta esklusiboa otsailaren 26ra arte egongo da indarrean, 10:30ak arte. Ordutik aurrera, publiko orokorrarentzat irekiko da. 

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake gehienez, helduentzako bi edo helduentzako bat eta haurrentzako beste bat, agortu arte.

CLUB ATHLETICEN SALMENTA ESKLUSIBOA