San Mamesek finalerako txartela erabakiko du

San Mamesek finalerako txartela erabakiko du

Rubi, Cayon, Eibar, Alaves, Barcelona eta Atletico Madrilen aurkako finalerdietako lehen partida Kopan gainditu ondoren, lehoiak La Cartujara heltzeko Katedralan jokatuko den partida batera daude

Otsailak 29, osteguna, 21:30ean. Egutegi zuri-gorrian gorriz markatutako hitzordua. San Mamesek Kopako finalerdietako itzuliko neurketa hartuko du, Atletico Madrilen aurka. Neurketa erabakigarria. Athleticek Madrilen 0-1eko emaitzarekin irabazi ostean, lehoiek etxean gainditu beharko dute azken oztopoa finala baino lehen.

Athletic Clubek jarraian jokatuko duen bosgarren finalerdia da, familia zuri-gorriak hainbeste maite duen txapelketa honen beste garaikur bat bere palmaresari gehitzeko ahaleginean etsi gabe. Azaroaren 1etik, lehoiek Rubi hirian Kopako ibilbidea hasi zuten egunetik, Athleticek meritu handiko bidea egin du osteguneko San Mameseko hitzordura arte.

Lehen txanda. UE Rubi (1-2) 

Athletic Clubek Segunda Federacion txapelketako UE Rubi talde kataluniarraren aurka jokatu zuen Can Rosesen. Lehoiek Adu Aresen bi golei esker gainditu zuten neurketa, lehoi bezala bere lehen golak sartu zituen neurketan. 

Bigarren txanda. CD Cayon (0-3)

Kopako bigarren zozketak kantabriar lurraldeetara bideratu zituen lehoiak. Aurrean, CD Cayon, Segunda Federacion txapelketako beste talde bat. Ordutegia eta telebista eskubideak zirela medio, El Sardinerok, Racingen futbol zelaiak (Santander), 8.000 athleticzale baino gehiago hartu zituen, Athletic Club hurrengo kanporaketara bultzatzeko, Villalibreren bi golei eta Nico Williamsen golari esker.


Final-hamaseirenak. SD Eibar (0-3) 

Zozketa apetatsua izan zen eta lehoien eta armaginen arteko derbi erakargarria ekarri zigun Ipuruan, Bigarren Mailan gorantza zihoan SD Eibarren gotorlekuan. Athleticek Villalibreko beste bi golekin eta Iker Muniainen gol izugarriarekin biribildu zuen kanporaketa lehen zatian.
 


Final-zortzirenak. Deportivo Alaves (2-0) 

San Mamesek Lehen Mailako aurkari baten aurkako lehen partida hartu zuen, berriz ere derbi batekin, kasu honetan Deportivo Alavesen aurka. Asier Villalibrek bi gol sartu zituen berriro Kopan, eta final-laurdenetarako sailkatu zuen Athletic.
 


Final-laurdenak. FC Barcelona (4-2)

Kopako beste gau handi bat, historiarako geratuko dena. San Mamesek finalerdietarako txartela lortzeko borroka ikusi zuen. Lehoiek luzapenean kanporatu zuten talde katalana, markagailua irauli ondoren. Guruzetak, Sancetek, Iñaki Williamsek (Ghanarekin Afrika Kopan parte hartzetik etorri berria) eta Nico Williamsek euren sinadura utzi zuten golen bitartez, ia 51.000 ikusleren aurrean.
 


Finalerdien joanekoa. Atletico de Madrid (0-1) 

Txapelketako partida bikoitzerako hitzordu bakarra, 'Cholo' Simeoneren Atletico Madrilen aurka. Bosgarren finalerdia jarraian lehoientzat, oraingoan San Mamesen erabakiko dena. Lehen norgehiagoka, Cívitas Metropolitanon, Valverderen taldeak irabazi zuen, 2023ko urtarriletik bere zelaian galtzen ez zuen Atletico Madrili 0 eta 1 irabazita. Berenguerrek, penalti puntutik, gaueko gol bakarra sartu zuen.


Finalerdien itzulikoa. Atletico de Madrid. 

Finala baino lehenagoko azken borroka. San Mames. Otsailak 29, osteguna. 21:30ean.