5 urteko ehun haurrentzat jolas eta desafio jardunaldia antolatu du hirugarrenez Lezamak

5 urteko ehun haurrentzat jolas eta desafio jardunaldia antolatu du hirugarrenez Lezamak

Jarduera martxoaren 10ean, igandea, goizeko 10etatik aurrera garatuko da harrobiko pabiloian

Aurreko ekimenen arrakasta ikusita, Athletic Clubek hirugarren jarduera bat antolatu du 2018an jaiotako ehun umerentzat, Gurutzetako HLHIn dagoeneko eskaintzen den den Psikomotrizitate Jolas Eskolaren barruan. Topaketa berria martxoaren 10ean, igandea,egingo da, 10:00etatik 13:00etara, harrobiko pabiloian.

Bertan hainbat jolas egingo dira adingabearen laguntzailearekin batera eta hamaiketakoa eta opariak egongo dira ere. Parkinga doakoa izango da instalazio zuri-gorrietan.

Izen-ematea ordenan egingo da plazak bete arte, 15 €ko prezioa izango du eta esteka honen bidez egin daiteke. Topaketarako baieztapen-mezu elektroniko bat jasoko duzu.

EMAN IZENA ORAIN

Dibertimenduaren eta bizikidetzaren bidez haurrak osorik prestatzeko proiektua da. 5 urteko haurrei zuzendutako psikomotrizitate-jokoen eskola. Jolasaren bidez, ikaskuntza eta garapen osasungarrirako estrategiak garatuko dira, heldutasun-esparru bakarra ziurtatuz. Jarduera honetan alderdi guztiak hartuko dira kontuan: interakzio kognitiboak, emozionalak, sinbolikoak eta sentsoriomotorrak.