
Akordioa SC Bragarekin Alvaro Djalo fitxatzeko
Akordioa SC Bragarekin Alvaro Djalo fitxatzeko
Athletic Clubek eta Portugalgo taldeak akordioa lortu dute aurrelaria Bilbora etortzeko, eta 2024/2025 denboraldian sartuko da lantalde zuri-gorrian, bost denboraldiko kontratuarekin
Athletic Clubek eta Bragako Sporting Clubek akordioa lortu dute Alvaro Djalo aurrelariaren fitxaketan, eta 2024/2025 denboraldian sartuko da lantalde zuri-gorrian, bost denboraldiko kontratuarekin (2029ko ekainaren 30era arte), soldata-egitura finkoarekin eta helburuen araberako osagai aldakorrarekin.
Djalo, 24 urtekoa, hiru hilabete zituela iritsi zen Bizkaiara eta Basauriko UD San Miguelen eta Bilboko SD Begoñan trebatu zen futbolean, 17 urterekin Portugalera joan aurretik. Han etengabeko hazkundearekin jarraitu du eta aurtengo denboraldian jada hamalau gol sartu ditu (horietako bost Championsen eta bat Europa Leaguen).
Djalok aurrelari gisa edo erdilari aurreratu gisa joka dezake, bai eta bi hegaletan ere. Bere abiadura eta baloi jaurtiketagatik nabarmentzen da, bai eta geldikako jokaldietan duen abileziagatik.