Akordioa SC Bragarekin Alvaro Djaló fitxatzeko

Akordioa SC Bragarekin Alvaro Djaló fitxatzeko

Athletic Clubek eta Portugalgo taldeak akordioa lortu dute aurrelaria Bilbora etortzeko, eta 2024/2025 denboraldian sartuko da lantalde zuri-gorrian, bost denboraldiko kontratuarekin

Athletic Clubek eta Bragako Sporting Clubek akordioa lortu dute Alvaro Djaló aurrelariaren fitxaketan, eta 2024/2025 denboraldian sartuko da lantalde zuri-gorrian, bost denboraldiko kontratuarekin (2029ko ekainaren 30era arte), soldata-egitura finkoarekin eta helburuen araberako osagai aldakorrarekin.

Djaló, 24 urtekoa, hiru hilabete zituela iritsi zen Bizkaiara eta Basauriko UD San Miguelen eta Bilboko SD Begoñan trebatu zen futbolean, 17 urterekin Portugalera joan aurretik. Han etemgabeko hazkundearekin jarraitu du eta aurtengo denboraldian jada hamalau gol sartu ditu (horietako bost Championsen eta bat Europa Leaguen).

Djalók aurrelari gisa edo erdilari aurreratu gisa joka dezake, bai eta bi hegaletan ere. Bere abiadura eta baloi jaurtiketagatik nabarmentzen da, bai eta geldikako jokaldietan duen abileziagatik.