2024ko Kopako finalari buruzko informazioa

2024ko Kopako finalari buruzko informazioa

Espainiako Futbol Federazioak zehaztu duenez, Athletic Clubek 20.698 sarrera izango ditu Sevillako finalerako, apirilaren 6an, 22:00etan, jokatuko dena. Halaber, zale zuri-gorriek Hego harmaila hartuko dute eta Athletic Hiria Magallanes Parkean egongo da

Athletic Clubek 2023-24 Kopako finalerako 20.698 sarrera izango ditu RCD Mallorcaren aurka, apirilaren 6an, 22:00etan, La Cartuja Estadioan (Sevilla). Gehienbat, zale zuri-gorriak Hego harmailan kokatuko dira, baina alboko eserlekuak ere izango dituzte. Klubak jakinaraziko ditu bazkideei emango zaizkien sarrerak. Athletic Clubek, ohikoa den bezala, sarrerak gordeko ditu kontratu, erakunde, kirol eta babesleen konpromisoei erantzuteko.

Sarrerek 40 eta 220 euro bitarteko prezioa izango dute (5 euro inguruko kudeaketa komisio finkoarekin).

ATHLETIC HIRIA

Espainiako Futbol Federazioak, Athletic Clubek eta RCD Mallorcak egindako bilera telematikoaren ondoren, Athletic Hiria, partidaren egunean Sevillan athleticzaleak biltzeko gunea, Fernando Magallanes Parkean egongo dela zehaztu da. Bi zale horietako ‘fan gune’-en kokapena Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren erabakia izan da.