“Oso mentalizatuta gaude, partida garrantzitsua da”

“Oso mentalizatuta gaude, partida garrantzitsua da”

Valverdek jendea Kopako finalarekin ilusionatzea ondo dagoela uste du, baina “ondoren datorrena prestatzeko modurik onena beti da aurrean daukazunean pentsatzen egotea”

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek bihar Estadio Gran Canaria zelaian, 16:15etik aurrera, UD Las Palmasen aurka jokatuko duten neurketaren atarian: “Partida zaila da, San Mamesen joanekoa izan zen bezala. Proba ona da guretzat. Jokoa kontrolatzen saiatzen den talde bat izango dugu aurrean. Gainera, bere entrenatzailearen filosofia barneratuta daukate eta oso ondo egiten dute. Igo berria izanik, denboraldi bikaina egiten ari da. Hiru norgehiagoka galdu dituzte han eta guztiak azken unean, beti markagailu estuekin. Egia da ligako jardunaldi batzuetan kanpoan ez garela emaitza onak lortzen ari. Neurketa bakoitza dinamika hori aldatzeko aukera bat da”.

Datorren apirilaren 6ko Kopako finala zerumugan dagoela, teknikari zuri-gorriak hurbilen dagoenari erreparatzen dio: “Oso mentalizatuta gaude aste hauetan daukagunerako. Hiru partida jokatuko ditugu finalaren aurretik, biharkoa da lehena, eta, egia esan, ondoren datorrena prestatzeko modurik onena beti da aurrean daukazunean pentsatzen egotea. Guk lehiakorrak izan behar dugu, gure mailari eutsi behar diogu eta norgehiagoka bakoitza irabazten saiatu behar dugu. Gero, Kopa iristen denean, urruti dago oraindik, iritsiko da. Ondo dago jendea ilusionatzea eta finalarekiko giro baikorra egotea. Mallorcan ere antzera izango dela uste dut. Gure posiziotik urrundik ikusten dugu. Gure posiziotik urrundik ikusten dugu. Gure posiziotik urrundik ikusten dugu. Hau bizitzea irabazi dugu. Gero partida jokatu behar da eta ez dakigu zer gerta daitekeen. Ardura ere bada, ilusio hori sortzen parte hartu dugulako, baina aurrean daukagunean jarri behar dugu arreta, oso garrantzitsua baita”.