41.760 bazkidek eman dute izena orain arte Kopako finaleko sarreren zozketarako

41.760 bazkidek eman dute izena orain arte Kopako finaleko sarreren zozketarako

Bazkideen Txokoan izena emateko epea gaurko 18:00etan bukatuko da

Athletic Clubeko 41.760 bazkidek eman dute izena webguneko Bazkideen Txokoaren bitartez Sevillan jokatuko den Kopako finalerako sarrera bat lortzeko asmoz. Epea gaurko 18:00etan bukatuko da. 

Athletic Clubek gogorarazten du taldeko izen-emateen kasuan, bazkide gonbidatu bakoitzak bere Bazkideen Txokoan sartu eta ONARTU botoian klik egin beharko duela "Prozesuetan izena ematea/2023-24 Kopako finala" atalean. Talde bateko liderrak taldea bera sortzen duenean, bere izen ematea bakarrik baieztatzen da automatikoki eta gainerako kideek gonbidapena onartu beharko dute zozketan parte hartzeko. 

Zure inskripzioaren egoera zein den jakiteko, Bazkideen Txokoko hasierako orriko moduluan edo "Prozesuetan izena ematea/2023-24 Kopako finala" atalean kontsulta dezakezu.

Kontsultatu hemen izen-emateari eta zozketari buruzko informazio guztia.