Athletic Hiriak kokapen berria izango du, baita partida ikusteko aukera ere

Athletic Hiriak kokapen berria izango du, baita partida ikusteko aukera ere

Zaleentzako gunea Andaluziako Arte Garaikideko Zentrora mugituko da, aurreko tokitik 500 metrora, eta bertako pantaila handietatik jarraitu ahal izango da finala

Athletic Hiriak pantaila erraldoi bat eta beste txikiago batzuk ere izango ditu Sevillara doazen sarreraik gabeko athleticzaleek ere Kopako finala bertatik jarraitu ahal izan dezaten.

Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak, Andaluziako Gobernuak eta Espainiako Futbol Federazioak onartu egin dute Athletic Clubek proposatutako Athletic Hiriaren kokapen-aldaketa, eta espazio berriak, zuhaitzik gabekoak eta edukiera handiagokoak, partida ikusteko pantailak jartzeko aukera ematen du.

Gune berria ere Triana auzotik gertu dago, Magallanes parketik Andaluziako Arte Garaikideko Zentrora (CAAC) lekualdatuko baita, 500 bat metrora. Gune hau askoz ere egokiagoa da espero den athleticzale uholdea jasotzeko.