Club Athleticek Kopako finalerako 300 sarrera zozkatuko ditu

Club Athleticek Kopako finalerako 300 sarrera zozkatuko ditu

Gorritazuria familiako 11.317 kideek, gehienak Gazteabonoak eta Euskal Herritik kanpoko peñakide eta athleticzaleak, La Cartujan egoteko aukera izango dute apirilaren 6an

Athletic Clubek 300 sarrera zozketatuko ditu Club Athleticeko kideen artean. Izena emateko epea ostiral honetan, martxoak 15, hasi eta datorren ostegunean, martxoak 21, amaituko da. Gorritazuria familiako 11.317 lagunek (gaurko egunera arte), horietako asko gazteabonoak, peñakideak eta Euskal Herritik kanpoko athleticzaleak, izena eman ahal izango dute zozketan. Zozketa honen informazio guztia eta oinarriak Club Athletic-en webgunean egongo dira eskuragarri laster.

Club Athletic gune bat da munduko edozein lekutako jarraitzaileek euren pasio zuri-gorria taldearengandik gertuago bizi dezaten, onura esklusiboez gozatuz. Harpidetzaren urteko prezioa 50 €-koa da, eta Athletic Club Fundazioaren gizarteratze-, komunitate- eta kultura-proiektuak laguntzeko erabiltzen da. Club Athletic-en bidez zozketa egiteko 300 sarrera horiek Klubaren gizarte-konpromisoaren parte dira, eta, gainera, athleticzale komunitateko kolektibo garrantzitsuek, hala nola Gazteabonoak, Club Athletic-en jarraitzaile diren peñakideek edo urruneko zale leialek, La Cartujan lehoiak animatzeko bide alternatiboa dira.